Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketaren bigarren kanposaketa jokatu zen irailaren 28an Aizarnazabalen. Zortzi aizkolari aritu ziren, finalerako falta ziren hiru txartelen bila. Otsagiko Iker Vicente, Zubietako Mieltxo Mindegia eta Aritz Irazabal bizkaitarra izanen dira azken saioan, abuztuaren 24an Gorritiko kanporaketan sailkatutako Asier Pellejero aresoarra, Eneko Saralegi leitzarra eta Aitor Urteagarekin batera.
Aizarnazabalko saioan Iker Vicente izan zen jaun eta jabe, lau kanaerdikoak mozteko 8 minutu eta 21 segundo behar izan baitzituen. Mieltxo Mindegia zubietarra izan zen bigarren (9:47) eta Aritz Irazabal bizkaitarra hirugarren (9:52). Hiruek lortu dute finalerako txartela.
Finaletik kanpo gelditu ziren Dorraoko Iban Resano (10:27), Etxarri Aranazko Goizeder Beltza (10:31), Jokin Alkizalete gipuzkoarra (10:50), Xabier Dorronsoro gipuzkoarra (10:54) eta Beñat Lekue bizkaitarra (13:19).