Xanta Souza lesakarrak irabazi du Euskadiko txinga eramate txapelketa

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 30a

Xanta Souza lesakarrak txapela janzteaz gain marka berria egin zuen larunbatean Barakaldon. Utzitako argazkia

Kasik 49 plaza egin zituen irailaren 27an Barakaldon, Euskal Herriko marka berria

Joan den urtean azpitxapeldun izan ondotik, aurtengoan Euskadiko txinga eramate txapelketa irabazi du Xanta Souza Santos lesakarrak. Irailaren 27an Barakaldoko Gurutzeta auzoan egindako saioan 48 plaza, hiru laurden eta 2,35 metro egin zituen 25 kiloko txingekin, erraz nagusituz. Euskal Herriko marka berria ere hobetu du. Souzak berak zuen errekorra, 2012an Elizondon egin zen Euskadiko txapelketan 47 plaza eta erdi pasatxo egin baitzituen.

Izan ere, lesakarraren ondotik sailkatu zen Garazi Arruti bizkaitarrak 23 plaza eskas egin zituen, Sandra Perez bizkaitarrak kasik 19 plaza eta Karmele Gisasola bizkaitarra 14 plazatan gelditu zen. 2001n eta 2012an ere Euskadiko txapelketa irabazia zen Xanta, baina iaz bigarren izan zen. Nafarroako txapelketa, berriz, azken lau urtetan irabazi du, 2011, 2012, 2013 eta 2014an.

Gizonezkoen txapelketan, 50 kiloko txingekin, Arabako Kerman Perez de Heredia izan zen txapeldun, 28 plazarekin. Oscar Perez bizkaitarrak 25 plaza egin zituen, Ousmane Drame bizkaitarrak 22 plaza eta Eloy Salterain bizkaitarrak 9 plaza eta erdi..

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun