Gure Txokoa eta Umore Onako areto futbol taldeak ere jokoan sartuko dira asteburuan

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 26a

Beti Gazteko talde nagusiak denboraldiko lehen garaipena lortu nahi du larunbatean Mastegin. Juanjo Guerrero

Futbol talde nagusiek etxean jokatuko dute asteburuan

Pixkanaka jokoan sartzen ari dira eskualdeko kirol taldeak. Lehenbizi futbolekoak hasi ziren, eta asteburu honetan areto-futbolekoak abiatuko dira. Urrian hasiko dira eskubaloi eta saskibaloikoak. Areto-futbolean, etxean jokatuko dute Gure Txokoak eta Umore Onak estreineko partidak. Futbolean ere, talde nagusi guziek etxean jokatuko dute partida, atseden hartuko duen Gure Txokoak izan ezik.

Pixkanaka jokoan sartzen ari dira eskualdeko kirol taldeak. Lehenbizi futbolekoak hasi ziren, eta asteburu honetan areto-futbolekoak abiatuko dira. Urrian hasiko dira eskubaloi eta saskibaloikoak. Areto-futbolean, etxean jokatuko dute Gure Txokoak eta Umore Onak estreineko partidak. Futbolean ere, talde nagusi guziek etxean jokatuko dute partida, atseden hartuko duen Gure Txokoak izan ezik.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte – Tolosa, larunbatean 17:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako Preferente mailan

Baztan – CD Lagunak, igandean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa atsedena.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Aurrera – AD Mendillorri, igandean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.

Doneztebe - CD Itaroa Huarte, larunbatean 18:00etan Donezteben.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Real Union - Beti Gazte, larunbatean 18:00etan Irungo Gal zelaian.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa – Landetxa, larunbatean 17:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

SD Alsasua – Aurrera, larunbatean 17:00etan Altsasun.

Doneztebe – JD San Jorge, larunbatean 15:45ean Donezteben.

UCD Burlades – Baztan, larunbatean 12:00etan Erripagainan.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa – Hondarribia B, igandean 11:30ean Berako Matzadan.

Beti Gazte – Behobia, larunbatean 12:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan – CD Valle de Egues, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Berriozar A – Doneztebe, larunbatean 11:00etan Berriozarren.

Emakumeak Gipuzkoako ligan

Mariño – Beti Gazte, larunbatean 15:30ean Irungo Ugalden.

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Gure Txokoa – Ataun Troskaeta, ortziralean 20:45ean Toki-Ona kiroldegian.

Gipuzkoako hirugarren mailan

Umore Ona Goizueta – Ostiko AFT, larunbatean 19:00etan Goizuetako eskola publikoetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun