Urrozko San Migel bestak irailaren 26tik 30era ospatuko dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 26a

Igande eguerdiko aizkora apostuan, Rekondo eta Erasun, Nazabal eta Saralegiren kontra ariko dira. Lauak Nafarroako txapelketa nagusiaren finalean ere aritzekoak dira, beraz entrenamendu saio polita iz

Tortilla eta postre lehiaketak eginen dira egun handian

San Migel bestei gogotsu ekinen diote aurten ere urroztarrek eta horretarako egitarau zabala prestatu dute. Larunbateko herri bazkarian eta egun handian tortilla eta postre lehiaketak eginen dituzte.

San Migel bestei gogotsu ekinen diote aurten ere urroztarrek eta horretarako egitarau zabala prestatu dute. Larunbateko herri bazkarian eta egun handian tortilla eta postre lehiaketak eginen dituzte.

 

Ortzirala, irailak 26

• 17:00-20:00etara puzgarriak.

• 20:00etan altxaferoak eta ezkil jotzea.

• 21:30ean zopak Herriko Ostatuan.

• 00:00etan Dantzaldia OHARKABE taldearekin.


Larunbata, irailak 27

• 10:00etan puzgarriak.

• 14:00etan herri bazkaria. Bertsolariak: Iker Zubeldia eta Jexux Mari Irazu.

• Arratsaldean dantzaldia SALABERI soinulariarekin. Sokatira desafioa gazteak zaharren aurka.

• 21:00etan zingar jatea plazan.

• 22:00-05:00etara dantzaldia OHARKABE taldearekin.


Igandea, irailak 28

• 10:00etan puzgarriak.

• 11:00etan mus txapelketaren hasiera.

• 13:00etan aizkora apostua: Rekondo-Erasun, Nazabal-Saralegiren aurka.

• 17:00etan trikitilariak.

• 18:30ean Gorriti eta bere animaliak.

• 20:00-22:00etara dantzaldia AGERRALDE soinulariarekin.

• 22:00-23:30era gazte koadrilen afaria.

• 23:30-03:00etara dantzaldia AGERRALDE soinulariarekin.


Astelehena, irailak 29

San Migel Eguna

• 10:00etan puzgarriak.

• 11:15ean haur jokoak.

• 12:00etan Meza Nagusia. Ondoren lun­txa Herriko Ostatuan.

• 17:00etan mus txapelketaren bukaera.

• 18:00etan pilota partidak.

• 18:30-23:00etara dantzaldia AGERRALDE soinulariarekin.

• 20:00etan tortilla eta postre lehiaketa.

• 23:00etan Gaixoa Ni.


Asteartea, irailak 30

Herria garbitzea

• 10:00etan herria garbitzera, eta ondotik… gosaltzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun