Bertizko parke naturalak ate irekien jardunaldia eginen du igandean

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 1a

Jauregira ere bisita gidatuak eskainiko dituzte igandean. Artxiboko argazkia

Gidatutako eta doako bisitak, jolas- eta musika-jarduerak eta nekazaritzako elikagaien nahiz eskulangintzako azokak programatu ditu

Bertizko Jaurerria Parke Naturalak ate irekiko jardunaldia antolatu du datorren iganderako, urriaren 5erako. Babesturako gune horrekin gozatu ahalko da, jolas- eta kirol-jarduera ugaritan parte hartu ahalko da, bai eta inguruko nekazaritzako elikagaien eta eskulangintzako eskaintza ezagutu ere.

Bertizko Jaurerria Parke Naturalak ate irekiko jardunaldia antolatu du datorren iganderako, urriaren 5erako. Babesturako gune horrekin gozatu ahalko da, jolas- eta kirol-jarduera ugaritan parte hartu ahalko da, bai eta inguruko nekazaritzako elikagaien eta eskulangintzako eskaintza ezagutu ere.

Jardunaldia 10:30ean hasi eta 19:30ean bukatuko da, eta bertan Baztan-Bidasoaldeko talde eta erakundeek laguntzen duute. Programaren barnean sartzen dira: haurrentzako birziklatze-saioak, atari zabaleko pintura, yoga, argazkilaritza, dantzariak, egurrezko eskulturen erakusketa, informazio-mahaiak, eta Bertizko Jaurerriko Lorategi Historiko-Artistikoan (10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era) eta basoan egindako doako bisitak.

 

Igandeko egitaraua

10:30ean Ate Irekien Jardunaldiko hasiera 10:30ean yoga saio irekia Noa Lopezekin.

11:00etan Baztango margolari taldearekin pintura kanpoan.

11:00etan bisita gidatua basora, Iturburuako ibilbideam Mírame taldearekin.

11:00etan bisita gidatua lorategira eta jauregira.

11:30ean birziklapen tailerra Birbira taldearekin. 12:00etan bisita gidatua lorategira eta jauregira.

13:00etan Doneztebeko dantzari taldearen saioa.

17:00etatik 18:00etara bisita gidatua lorategira eta jauregira.

18:30ean Doneztebeko Mendi Abesbatzaren emanaldia.

Egun osoan, eskulangileen, Itxusi argazkilari elkartearen eta Lesagibel eskultorearen lanen erakusketa eta erakunde eta aktibitate-enpresa ezberdinen informazioa mahaiak izanen dira.

Bertizko Parke Naturalak 33.894 bisita jaso ditu aurtengo lehen seihilekoan, 2013an aldi berean izandako bisitak baino %10 gehiago. Lorategi historiko-artistikoan, aurtengo urtarriletik ekaina bitarte 18.123 pertsona sartu dira, naturako interpretazio-zentroan, 9.817, eta basoan, 14.821 pertsona.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun