Martxan da ikasturte honetan ere Solaslaguna egitasmoa

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 26a

Jarduera osagarriak ere egiten dira Solaslagunaren baitan. Argazkian, joan den ikasturtean Donamarian egindako mendi ateraldia. Artxiboko argazkia

Talde ttikietan elkartzen dira euskarazko mintzamena hobetu nahi dutenak txukun hitz egiten dutenekin

Dagoeneko martxan da ikasturte honetan ere Solaslaguna egitasmoa, euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko doako programa. Malerrekako, Bortzirietako eta Baztango Solaslaguna 2007an sortu zen. Solaslaguna programan euskarazko mintzamena hobetu nahi duten hiztunak, txukun hitz egiten dutenekin elkartzen dira talde txikietan (normalean launaka edo bosnaka), astean behin eta gutxienez ordu betez.

Solaslaguna bezalako programetan parte hartzen dutenek euskara maila hobetzeaz gain, gehiagotan erabiltzen dute eta ongi pasatzen dute, saioetan arras gustura egoten direla aipatzen dute. Jarduera osagarriak ere egiten dituzte, hala nola eskualdeko gainontzeko solaslagun taldeekin irteerak, afariak, kirol ekintzak, Mintza Eguna…

2013-14 ikasturtean, Baztan, Bortziriak eta Malerrekan 87 solaslagunek eman zuten izena eta 17 talde osatu ziren. Horietatik %95ak programan segituko du.

Izen emateko eperik ez da eta nahi denean apunta daiteke.

Informazio gehiago Solaslagunaren Txokoan (solaslaguna@topagunea.org, 610 920673 telefonoan), Bortziriak, Malerreka eta Baztango euskaltegietan, baita Bortzirietako Euskara Mankomunitatean eta Malerrekako Mankomunitateko eta Baztango Udaleko Euslara Zerbitzuetan ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun