Bidasoko VII. BTT martxa arrakastatsua suertatu zen

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 22a

Txirrindulazaleak, Sunbillatik ateratzekotan. Utzitako argazkia

75 bat txirrindularik egin zuten Behobia eta Bertiz arteko bidea eta 90ek Sunbilla eta Bertiz artekoa

Bertizko Partzuergoak antolatuta Bidasoko Bide Berdetik VII. BTT martxa arrakastatsua suertatu zen irailaren 21ean. Behobia eta Bertiz arteko 42 kilometroko ibilbidea 75 txirrindulazale baino gehiagok hartu zuten parte. Haur eta familientzako ibilbidea ere izan zen, Sunbillako garbitegitik eta Bertiz arteko 15 kilometroak egin zituena. Hemen, 90 partehartzaile izan ziren.

Bertizko Natur Parkera ailegatutakoan, hamaiketakoa izan zen partehartzaileentzat. Gainera, egindako esfortzu guztiaren truke oparitxoa ere jaso ahal izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun