Etxeberria IV eta Patxi Olazar doneztebarrak irabazi dute Nafarroako erremonte txapelketa

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 22a

Olazar eta Etxeberria, txapelak jantzi ondotik. Utzitako argazkia

Irailaren 21ean Zubirin jokatutako finalean 36-40 irabazi zieten Ezkurra II eta San Migueli

Irailaren 21ean jokatu zen Zubirin Nafarroako bederatzigarren erremonte txapelketa-Magna Sari Nagusiko finala. Partida bikainaren ondotik Etxeberria IV eta Patxi Olazarrek 36-40 irabazi zieten Ezkurra II eta Julen San Migueli.

Partida bikaina jokatu zuten irabazleek eta Etxeberria IV finaleko jokalari onena izendatu zuten. Olazarrek ere frontoi laburrean sekulan egin duen partida onena jokatu zuela kontuan hartuz, hortik lortu zuten txapela. San Miguel ere ongi aritu zen, baina ez zuen hasieran uste zena bezainbertze dominatu Olazar. Ezkurra II ezinean ibili zen. Etxeberriak eta Olazarrek txapelketako partida guztiak irabazi dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun