Nafarroako lehen mailako aizkolari txapelketaren finalerako boskotea erabaki da

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 22a

Urriaren 5ean Etxarri Aranazen izanen dira Nazabal, Jon Rekondo, Ruben Saralegi, Ander Erasun eta Oihan Larretxea

Larretxeatarrek irudikatu dute belaunaldi aldaketa Nafarroako lehen mailako aizkolari txapelketa nagusiaren kanporaketan. Oihan semea urriaren 5ean Etxarri Aranazen jokatuko den finalean izanen da, Nazabal, Rekondo, Saralegi eta Erasunekin batera. Donato aita finaletik kanpo izanen da.

Irailaren 21ean jokatu zen kanporaketa Uharten. Aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu behar izan zituen, finalean izanen duten lanaren erdia. Florren Nazabalek garbi erakutsi zuen finalerako faborito izanen dela, 14 minutu eta 42 segundotan bukatu baitzuen lana. Jon Rekondo bigarren izan zen (15.33), Ruben Saralegi hirugarren (15.55), Ander Erasun laugarren (16.31) eta Oihan Larretxea bosgarren (17.14). Finaletik kanpo gelditu ziren Kañamares III. (seigarren, 17.29) eta Donato Larretxea (zazpigarren, 17.31).

Halere, maila galduko dutenak Manolo Kañamares eta Andonio Senosiain izanen dira, uko egin baitiote parte hartzeari, Juanjo Looez ere ez zen aritu, baina eri dagoelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun