Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 18a

Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa irailaren 21ean jokatuko da Uharteko Toki-Alai pilotalekuan, 17:30ean hasita. Zortzi aizkolari ariko dira lanean: Floren Nazabal (Etxarri Aranatz), Jon Rekondo (Leitza), Juan Jose Lopez (Lezaun), Ruben Saralegi (Leitza), Ander Erasun (Aurtiz), Donato Larretxea (Aran­tza), Oihan La­rre­­txea (Bera) eta Julen Kañamares (Arostegi). Bertze aldetik, irai­laren 13an jokatzekoa zen Aian Euskadiko lehen mailako kanpora­ke­ta, Jon Rekondo, Ander Erasun eta Ruben Saralegiren partehar­tzearekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun