Nicolas gogoan

Franck DOLOSOR 2014ko irailaren 18a

Urriaren 7an ezagutuko da iazko abenduan autoz haur bat jo eta hil zuen azkaindarraren kontrako auziaren epaia. Bete beharko ez diren 4 hilabeteko presondegi zigorra eta urte batez gida baimena kentzea gal­detu zuen fiskalak Baio­nako auzitegian egin zen epaiketan. Istripua Helbarrun auzoan gertatu zen, Herrixka aldean, mutiko batek bidea zeharkatzen zuelarik oinezkoen pasabide­tik autobusa hartzeko. Azkainetik zetorren gi­da­riak ez zuen mutila ikusi goizeko 7h30 bai­tziren eta argi guti baita gune hortan. Nicolas Lartigue 12 urteko senpertarra Baionako ospi­talerat eraman zuten helikopteroz baina bertan hil zen oren batzuen buruan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun