Egur loteak

Fernando ETXEBERRIA 2014ko irailaren 18a

Zailtasunak zailtasun, egur loteak etxeetara eramateko lanetan hasiak dira. Fernando ETXEBERRIA

Bizilagunek lehenbailehen hartu eta negua prestatzen hasi dezaten egur loteak pres­tatzen hasiak dira. Orain­goz, horren ardura duten langileek bidea egoera kaxkarrean topatu dute euriteen ondorioz, eta inguru ho­rretan aldapa handiak daudenez, zail egiten zaie ailegatzea. Horregatik, gorago beste bide bat irekitzeko asmoa dago, haraino egurra igo eta eremu lauago batera eraman ahal izateko. Eremu horretatik ka­mioi­an eramanen lukete etxeetara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun