Zaborra bildu gabe utzi zutela eta bizilagunak haserre

Fernando ETXEBERRIA 2014ko irailaren 18a

Zabor pila galanta osatu zen, astebez zaborra bildu gabe egon ondoren. Herritarrak kexu ziren Mankomunitatera deitu eta arazoa ez zutelako konpondu. Fernando ETXEBERRIA

Abuztuaren 25ean ezin izan zuten bildu eta astebete egon zen bildu gabe

Abuztuaren 25ean etorri zen zaborra bil­tzera kamioia herrira, baina ezin izan zituen eskola ondoan zeuden hondakinak bildu, eskolako teilatua berritzeko erabili behar zen materiala bertan pilatua zegoelako. Egun berean erretiratu zuten material hori eta bizilagunek Mankomunitatera deitu zuten, argazkian ageri denez zabor asko zegoelako eta usain txa­rra botatzen zuelako. Horregatik, lehenbailehen biltzera etortzea eskatu zuten, kontuan hartuz Barranka ostatua ere metro gutxi batzuetara dagoela eta inguru ho­rretan biltzen direla he­rritarrak eta uda partean kanpotik etorritako bisitari kopuru handia ere. Baina ezezko eran­tzuna jaso zuten eta hu­rrengo asteko astelehenera arte, irailaren 1a arte, bildu gabe gelditu zen zaborra. Horregatik kexu ziren herrita­rrak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun