Bertso eskoletan izen emateko aukera zabaldu du Bertsozale Elkarteak

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 18a

Lesakako bertso eskolako haur eta helduak, Bardoak finalean kantari. Artxiboko argazkia

Gutxienez lau ikasle beharko dira taldeak osatzeko eta hiruhileko bakoitzeko 20 euro kobratuko dira

Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertso eskoletan izen emateko aukera zabaldu du. Gutxienez lau ikasle beharko dira taldea osa­tzeko eta hiruhileko bakoitzeko 20 euro kobra­tuko dira. Eguna eta ordua izena ematen dutenen artean adostuko dira.
 
Haurrei dagokienez, izen emateko nafarroa@bertsozale.com edo estiarozena@hotmail.com helbide elektronikoetara idatzi edo 618 963011 eta 948 143747 telefonoetara dei dezakete. 
 
Helduak eta gazte­txoak bertso eskolan izena emateko interesatuak badaude Ber­tsozale Elkartera deitu edo idaz dezakete (948143747 edo nafa­rroa@bertsozale.com).
Ber­tsolaritzan ikasi eta trebatzeaz gain, lagunartean ongi pasa­tzeko aukera eskainiko du ber­tso eskolak. Eskualdean, hainbat he­rritan badaude dagoeneko taldeak eta gehiagotan ere sor daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun