Abuztuko azken larunbatean Herriko Ostatuak Flamenko gaua antolatu zuen, La flauta angelical & guitarra leonida bikotearekin. Flamenko fusioa izan zen bikote honek eskaini zuena, zeharkako txirula eta kitarrarekin. Ondoren DJ Tororo izan zen musika jartzen ordu ttikiak arte. Giro ederra izan zen, jende aunitz bildu baitzen.