Heldu den urterako egutegia egiteko asmoa dago eta Euskararen Egunean aurkeztuko dute, urriaren 11n. Herrian bizi diren neska-mutikoen argazkiak agertuko dira. Berriz ere urrian irekitzeko asmoa du Gazteguneak. Bilerak egiten ari dira programa zehazteko eta Euskararen Egunean, gazteendako ez ezik haurrendako tartetxo bat egiteko asmoa dute.