Tortilla eta postre lehiaketak eginen dira egun handian

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 18a

Haurrendako jokoak antolatu dira aurten ere. Joseba URROTZ

Herri bazkarian Iker Zubeldia eta Jexux Mari Irazu bertsolariak ariko dira

San Migel bestei gogotsu ekinen diote aur­ten ere urroztarrek eta horretarako egitarau zabala prestatu dute:

ORTZIRALA, IRAILAK 26

• 17:00-20:00etara puzgarriak. 

• 20:00etan altxaferoak eta ezkil jotzea.

• 21:30ean zopak He­rriko Ostatuan.

• 00:00etan Dantzaldia OHARKABE taldearekin.

LARUNBATA, IRAILAK 27

• 10:00etan puzgarriak.

• 14:00etan herri bazkaria. Bertsolariak: Zubeldia eta Irazu.

• Arratsaldean dantzaldia SALABERI soinulariarekin. Sokatira desafioa gazteak zaha­rren aurka.

• 21:00etan zingar jatea plazan.

• 22:00-05:00etara dantzaldia OHARKABE taldearekin.

IGANDEA, IRAILAK 28

• 10:00etan puzgarriak.

• 11:00etan mus txapelketaren hasiera.

• 13:00etan aizkora apostua: Rekondo-Erasun, Nazabal-Saralegiren aurka.

• 17:00etan trikitilariak.

• 18:30ean Gorriti eta bere animaliak.

• 20:00-22:00etara dantzaldia AGERRALDE soinulariarekin.

• 22:00-23:30era gazte koadrilen afaria.

• 23:30-03:00etara dantzaldia AGERRALDE soinulariarekin.

ASTELEHENA, IRAILAK 29 - SAN MIGUEL EGUNA

• 10:00etan puzgarriak.

• 11:15ean haur jokoak.

• 12:00etan Meza Nagusia. Ondoren lun­txa Herriko Ostatuan.

• 17:00etan mus txapelketaren bukaera.

• 18:00etan pilota partidak.

• 18:30-23:00etara dantzaldia AGERRALDE soinulariarekin.

• 20:00etan tortilla eta postre lehiaketa.

• 23:00etan Gaixoa Ni.

ASTEARTEA, IRAILAK 30 - HERRIA GARBITZEA

• 10:00etan herria garbitzera, eta ondotik… gosaltzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun