Irailaren 7an herritik pasa zen 800 dukado lasterketa, Emakumeen nazioarteko lehen mendi maratoia. Iturenetik Lasaga zeharkatuz, Aurtiztik Mendaur kaxkoraino. Animoak ematera hainbat lagun bildu zen, baita Iturengo joaldunak ere. Emakume andana batek parte hartu zuten, horien artean maratoi erdian parte hartu zuten hiru: Ainhoa Elizalde eta Oihana Mindegiak lortu zuten beraien erronka, lasterketa bukatzea, bertzalde Maika Ariztegik azkeneko momentuan lasterketa bertan behera utzi zuen.