Behin irailean sartuta, ate joka izan ohi dugu Joaldunen eguna. Larunbat honetan izanen da, irailaren 20an eta herriko xoko guziak joare soinuaz beteko dira eta horren aitzakian besta polita izanen da egun guzian.
Larunbat goizean zehar joaldunen eta trikitilariak Ameztian barrena hasiko dira baserriz baserri beraien soinuekin eguna ederki hasteko. Eguerdirako herrira jautsiko dira.
14:00etan aizkora apustua: Iker Vicente- Mieltxo Mindegia. Aizkora apustua bukatzean Jexux Mari Irazu eta Miren Amuriza bertsolariek saio ttiki bat eginen dute. 15:00etan Herri bazkaria (txartelak Herriko Ostatuan eta Ariztegi harategian).
Bazkal ondoren bertsolarien saioa eta Mikel Salaberriren eskutik musika izanen da.