Errekako emakume korrikalariak

Marga ERDOZAIN 2014ko irailaren 18a

Emakume Kirol Taldeak bigarren denboraldia abiatu du. 20-25 emakumez osatutako taldeak ortzegunero gaueko 8etatik 9etara entrenamendua izanen du. Iñigo Arregi, Jokin Apezetxea eta Alfredo Te­lletxea entrenatzaile lanetan ariko dira. Irailetik ekainera kirolaz goza­tzeko aukera izanen dute Errekako kide hauek  eta hainbat probetan parte hartzeko trebatuko dira: San Silves­tre, Behobia, 800 Dukado, herriko lasterketa… Oraindik apuntatzeko aukera bada.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun