Burrunba Gazte taldeak udan junta berria estreinatu du. Momentuz, Josu Telletxea, Mattin Jaunsaras, Javier Gago eta Unai Urrozek osatuko dute elkartearen gidaritza taldea, baina kide gehiago erakartzeko asmotan daude, taldea zabaltzeko eta koadrila ezberdinetako kideen ekarpena bermatzeko. Hamarkada honetan izandako jardueraren ildotik jarraitzeko asmoa du Burrunbak, kulturaren arloan sakondu, kultur ekimen gehiago antolatuz. Beraz, indartsu, gogotsu eta ilusioz beterik heldu dira gazteak, ea herriko gainerako taldeekin elkarlana indartzen den eta kimu berri hauek fruituak ematen dituzten.