Nafarroako lehen Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa igandean Uharten

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 19a

Floren Nazabalek Nafarroako txapela zortzigarren aldiz lortu zuen iaz Donezteben. Artxiboko argazkia

Zazpi aizkolari ariko dira lehian urriaren 5ean Etxarri-Aranatzen jokatuko den finalerako bortz txartelen bila

Nafarroako lehen mailako aizkora Txapelketaren kanporaketa irailaren 21ean jokatuko da Uharteko Toki-Alai pilotalekuan. Igandean 17:30ean hasita zazpi aizkolari ariko dira urriaren 5ean Etxarri Aranatzen jokatuko den finalerako bortz txartelen bila.

Nafarroako lehen mailako aizkora Txapelketaren kanporaketa irailaren 21ean jokatuko da Uharteko Toki-Alai pilotalekuan. Igandean 17:30ean hasita zazpi aizkolari ariko dira urriaren 5ean Etxarri Aranatzen jokatuko den finalerako bortz txartelen bila.

Zazpi aizkolari ariko dira lanean: Floren Nazabal (Etxarri Aranatz), Jon Rekondo (Leitza), Ruben Saralegi (Leitza), Ander Erasun (Aurtiz), Donato Larretxea (Arantza), Oihan Larretxea (Bera) eta Julen Kañamares (Arostegi). Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu beharko dute.

Antonio Senosiain eta Manolo Kañamares ez dira arituko; txapelketetan parte hartzeari uzten diote. Juan Jose Lopezek ere ezin izanen du parte hartu azkenean, osasun arazoak direla medio (medikuaren agiria aurkeztu du).

Aipatu bezala, lehen bortz sailkatuek finalerako txartela lortuko dute. Finala Etxarri Aranatzen jokatuko da urriaren 5ean, eguerdiko 13:00ean. Antonio Senosiain eta Manolo Kañamaresek berriz, maila galduko dute. Beraz, lehian ariko direnek ez dute maila galtzeko arriskurik izanen.

Kanporaketa honekin batera, Inaxio Perurenaren harrijasotze erakustaldia ere ikusi ahal izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun