800 Dukado

Maider PETRIRENA 2014ko irailaren 18a

130 neska-mutikok parte hartu zuten 800 metroko proban. Maider PETRIRENA

Bukatzeko nahiz eta kirol orrialdetan luzeago aipatuko den, herriko berrietan ere tarte ttiki bat eskaintzea egokia iduritu zaigu. Irailaren 7an Sunbillan berexiki egun ederra izan genuen. Munduko lehen emakume mendi maratoia ospatu zen, 800 Dukado izenekoa. Bertan hainbat proba ezberdin egiteko aukera bazegoen. Horietan hainbat sunbildar emakumek parte hartu zuten. Ataltxo honetan 130 haur, gaztetxoen parte hartzea azpimarratu nahi genuke. Horretan laguntzaile moduan, amak, izebak, amatxik, lasterka, silletarekin, denetik izan zen. Honekin geroa badagoela adierazi ziguten gure haur nola gaztetxoek. Sarien banaketan gainera 800Dukadoen domina eskuratu zuten guztiek. Honez gain Udalak eskerrak eman dizkie kirol bes­ta paregabe hau Sunbillan ospatzeko lagundu duten guztiei. Zeinen egun paregabea, elkartasunez beteriko eguna, hitzik gabeko eguna. Zorionak guztioi. Hurrengo urtean berriz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun