Dantza jaialdia irailaren 26an

Maider PETRIRENA 2014ko irailaren 18a

Aurten ere dantza ikuskizun polita eskainiko dute. Maider PETRIRENA

Seigarren urtez ospatuko da irailaren 26an arratsaldeko 8etan Dan­tza Jaialdia. Bertan he­rriko haur, koxkor eta helduek parte hartuko dute, hainbat dantza ezberdin dantzatuz: Txulalai, Zapatain,Neskatxak, Jokua, Kontra-dantzak, Borobila, Bailaos, Gorulari, Sorgin dantza, Matelota, Arin-latin eta Ziego. Helduek, berriz, Gipuzkoako Fandangoa eta Arin-arin Sunbilla, Larraindantza eta Xemeingo Ezpata-dantza. Animatu, urtero bezala ikuskizun ede­rra eskainiko baitute. 

Berri honekin lotuta, aipatu herriko dantzariek hainbat herrietako bestetan parte hartu dutela. Zugarramurdi, Urdazubi, Arraioz eta Elbeten aritu dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun