2014-2015 ikasturtea irailaren 5ean hasi zuten eskolako haurrek. Horrekin batera jangela zerbitzua ere martxan jarri zen. Guztira aurten 89 ikasle izanen dira bi eskoletan banatuak. Beheitiko eskolan Haur Hezkuntzako 37 ikasle dira, 3 taldetan banatuak. 3 urteko 9 ikasle berri hasi dira. 4 urteko gelan, 11 ikasle eta 5 urtekoan, berriz, 17. Beheitiko eskolako goiko solairuan, 4 eta 5 urtekoentzat bi gela berri egin dituzte.
Goitiko eskolan, berriz Lehen Hezkuntzakoak daude: 1. mailan 8 ikasle; bigarrenean, 13; hirugarren-laugarren, 14; bosgarrenean 12 eta azkenik seigarrenean 5. Aurten Mendaur DBHIra 8 ikasle joanen dira.