Joare soinuak Iturengo baserrietara ailegatuko dira irailaren 20ko Joaldunen Egunean

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 19a

Joaldunak Iturengo plazara sartzen, joan den urteko ospakizunean. Artxiboko argazkia

Jexux Mari Irazu eta Miren Amuriza ariko dira bertsotan plazan

Behin irailean sartuta, ate joka izan ohi dugu Joaldunen eguna. Larunbat honetan izanen da, irailaren 20an eta Iturengo xoko guziak joare soinuaz beteko dira eta horren aitzakian besta polita izanen da egun guzian.

Larunbat goizean zehar joaldunen eta trikitilariak Ameztian barrena hasiko dira baserriz baserri beraien soinuekin eguna ederki hasteko. Eguerdirako herrira jautsiko dira.

14:00etan aizkora apustua eginen dute Iker Vicente eta Mieltxo Mindegiak. Aizkora apustua bukatzean Jexux Mari Irazu eta Miren Amuriza bertsolariek saio ttiki bat eginen dute. 15:00etan Herri bazkaria (txartelak Herriko Ostatuan eta Ariztegi harategian).

Bazkal ondoren bertsolarien saioa eta Mikel Salaberriren eskutik musika izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun