Doneztebeko besta ttikiak ekitaldiz beteak datoz asteburuan

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 18a

Santa Luzia plaza inguruan giro ederra izanen da asteburu osoan. Artxiboko argazkia

Herriak erositako karpa estreinatuko da egunotan

Doneztebeko errebestak edo besta txikiak irailaren 19tik 21era ospatuko dira, ortziraletik igandera. Azkeneko urtetan bezala Burrunba gazte taldea buru belarri aritu da besta antolatzen, hainbat guraso eta Doneztebarrak Merkatariekin elkarlanean arituta.

Doneztebeko errebestak edo besta txikiak irailaren 19tik 21era ospatuko dira, ortziraletik igandera. Azkeneko urtetan bezala Burrunba gazte taldea buru belarri aritu da besta antolatzen, hainbat guraso eta Doneztebarrak Merkatariekin elkarlanean arituta.

Ortziral arra­tsaldeko 8etan suziria Santa Luzia plazan botako da eta ondotik pin­txoak doan banatuko dira. Ordu berean haurrendako buruhandiak eta zezentxoak izanen dira. Ondotik, trikipoteoa eta baztan zopak dastatuko dira jatetxe eta elkartetan. Gaueko 12:30etik 5etara Azabache taldearen eskutik dantzaldia izanen da. Larunbat goizeko 11etan mus txapelketa elizatarian eginen da; 11:30ean gazteen arteko laxoa partida. 14:00etan herri bazkaria Santa Luzia plazan (heldu eta ttikiendako menuak eskainiko dira, Titi ostatuan izena eman behar da). Muxikoak dantzatzeko aukera izanen da. Oharkabe taldeak alaituko du bazkalondoa eta gauerditik aitzinera, Estu eta Larri eta Los Webotes taldeak entzuteko aukera izanen da.

Igande eguerdiko 12etan buruhandiak ibiliko dira eta arratsaldeko 4etan herri kirolak haur eta gazteendako antolatuko dira. Ondotik, txokolatada goxoa prestatuko du Doneztebarrak elkarteak.

 

Karpa estreinatuko da

Besta hauetan herriak erositako karpa estreinatuko da. Egitura hau Santa Luzia Plazaren neurrirako egin da, modularra da eta udala, Bu­rrunba, Doneztebarrak, Erreka eta Doneztebe Futbol Taldearen artean erosi dute. Otorduak, feriak, erakusketak, kontzertuak… antolatzeko erabiliko da, eguraldiaren menpe egon gabe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun