Lesakako eta Bidasoko Bide Berdeko Mendi Bizikleta martxak irailaren 21ean

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 17a

Bidasoko bide berdean familia osoak egiteko moduko ibilbidea ere prestatu dute. Artxiboko argazkia

Beti Gazte elkarteak eta Bertizko Partzuergo Turistikoak antolatuak

Mendi bizikleta maite duenak ez du aspertzeko aukerarik izanen egunotan. Irailaren 21ean, Beti Gazte elkarteak antolatutako Lesakako mendi bizikleta ibilaldia eta Bertizko Partzuergoak Behobia eta Bertizen artean antolatutako Bidasoko Bide Berdearen martxa eginen dira.

Mendi bizikleta maite duenak ez du aspertzeko aukerarik izanen egunotan. Irailaren 21ean, Beti Gazte elkarteak antolatutako Lesakako mendi bizikleta ibilaldia eta Bertizko Partzuergoak Behobia eta Bertizen artean antolatutako Bidasoko Bide Berdearen martxa eginen dira.

Lesakan bi ibilbide eskainiko dituzte aukeran igandean: 45 kilometro luze eta 1.700 metroko desnibela duena luzeena eta 34 kilometro luze eta 1.100 metroko desnibelekoa laburrena. Igandean 09:00etan abiatuko dira txirrindulariak eta 08:00etatik 08:45era izanen dute izen emateko aukera (10 euro federatuek eta 15 euro federatu gabekoek).

Egun berean, Bertizko Partzuergoak Bidasoko Bide Berdetik VII. BTT martxa proposatu du Behobia eta Bertiz artean (42 km.). Haur eta familientzako ibilbidea ere izanen da, Sunbillako garbitegitik aterata (15 km). Izen-emateak egun berean egin daitezke (helduek 10 euro eta 8-14 urtekoak 8 euro ibilbide luzean eta 5-3 euro labu­rrean), baina Bertizeko parkinetik Behobiako irteera puntura garraioa nahi duenak irailaren 18ra arte erreserbatu dezake partzuergoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun