Bidasoaz bi aldeek euskara sustatuko dute elkarlanean

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 23a

Sareuska egitasmoaren aurkezpena, joan den ortziralean Urruñan. Utzitako argazkia

Sareuska egitasmoa aurkeztu zuten Urruñan irailaren 10an

Hego Lapurdiko Hiriguneak, Bortzirietako euskara mankomunitateak eta Bidasoa Txingudiko partzuergoak Sareuska sarea sortu dute, euskararen mugazgaindiko sarea. Aintzinera eramanen duten lanari esker, euskararen erabilpena sustatu eta dinamezatzeko nahia dute. Horretarako, 2014 eta 2017 epealdian finkatutako ekintza planean, topaketa batzu antolatuko dituzte elgarren arteko harremanak indartzeko eta batez ere, lan ardatz batzu adosteko. Sareuskak antolatu duen lehenengo ekitaldia Mintzodomoa izanen da Irunen udazkenean ospatuko dena, «eskolaz kanpo euskararen erabilpena zihurtatzeko».



Hego Lapurdiko Hiriguneak, Bortzirietako euskara mankomunitateak eta Bidasoa Txingudiko partzuergoak Sareuska sarea sortu dute, euskararen mugazgaindiko sarea. Aintzinera eramanen duten lanari esker, euskararen erabilpena sustatu eta dinamezatzeko nahia dute. Horretarako, 2014 eta 2017 epealdian finkatutako ekintza planean, topaketa batzu antolatuko dituzte elgarren arteko harremanak indartzeko eta batez ere, lan ardatz batzu adosteko. Sareuskak antolatu duen lehenengo ekitaldia "Mintzodomoa" izanen da Irunen udazkenean ospatuko dena, "eskolaz kanpo euskararen erabilpena zihurtatzeko".



Hego Lapurdiko Hiriguneak, Bortzirietako euskara mankomunitateak eta Bidasoa-Txingudiko partzuergoak Sareuska sare berria aurkeztu zuten irailaren 19an Urruñan. Mugazgaindiko elgarlana ekarriko duen proiektu honen helburu nagusiena da euskararen erabilpena sustatzea, hainbat ekintza eta bilkuren bidez.

Modu berean, Mugaondoko euskara zerbitzuen arteko elgar lana bideratu nahi dute eta hautetsien arteko harremanak indartu nahi dituzte.



Ander Almandoz, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakaria eta Arantzako alkateak azaldu zuenez, 2014. urtetik 2017. urtera aintzina eramanen den sare honetan «metodologia parte hartzaile bat erabiliko da». Horretarako, Almandozek adierazi du haien helburuetara heltzeko, «esku-hartze eremu batzuk identifikatu dituztela».

Alde batetik, zihurtatu du administrazioan lan egiten dutenen arteko idatzizko harremanak elebidunak izanen direla. Merkataritzan, Sareuska proiektuaren barnean herritarrei zuzendutako kanpaina eta ekintzak egingo dituztela ere aipatu du Almandozek, euskara sustatzeko asmoarekin.

Bertzalde, turismoaren arloan euskararen erabilpena indartuko dela, bai «euskararen inguruan eginen diren ibilbide turistiko», baita euskaraz izanen diren euskarri ezberdinen bidez ere (harrera gidaliburuak, telefono aplikazioak...).



Ander Almandozek iragarri du «haur eta gazteak biltzeko guneak sortu nahi dituztela». Modu berean, bertso eskola topaketak aurreikusi dituzte, «hiru eremuko gazteen elkar ezagutza sustatzeko eta euskalki ezberdinak ezagutarazteko», zehaztu du Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakariak.



 

"Mintzodromoa" udazkenean

Sareuskari buruzko aurkezpenean, Almandozek kontatu du euskararen ikaskuntza eta alfabetizazioa laguntzeko, "Mintzodromoak" bezalako topaketak antolatuko dituztela. «Eskolaz kanpo euskara erabiltzeko erabilgarria izanen da batez ere euskara ikasten ari diren pertsonentzat», gehitu du Arantzako alkateak.

Iragarri dute "Mintzodromoa" antolatuko duten lehenengo ekitaldia izanen dela eta udazkenean ospatuko dute Irunen.



Proiektuaren finantziamedua aipatzerakoan, Michel Ibarlucia, Hego Lapurdiko Hiriguneko lehendakariordea eta euskararen arduradunak, esplikatu du «mankomunitate eta eremu bakoitzak bere finantziamendua zihurtatuko duela». Modu berean, ekitaldi bakoitzarentzat aurrekontu ezberdinak pentsatuko dira eta hauek «denon artean onartuak izanen dira».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun