161 korrikalarik bukatu dute Sara Korrika lasterketa

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 15a

Sara Korrikako Murielle Miguelgorri, Sarako plazako helmugara hurbiltzen. Angel Pombar

Gizonezkoetan Bordeleko Benoit Cori nagusitu zen eta emakumezkoetan Sara Korrika taldearekin ari den Murielle Miguelgorri ezpeletarra

Sarako bestei hasmenta emateko, Sara Korrika mendi lasterketa burutu zen irailaren 13an, larunbat arratsaldean. 161 korrikalarik, 129 gizasemek eta 32 emakumek lortu zuten 10,300 kilometra luze eta 374 metroko desnibela duen lasterketa gogorra bukatzea. Gizonezkoetan, Bordeleko Benoit Cori nagusitu zen, Berako Fernando Etxegarai eta Joseba Larralderen aitzinetik. Emakumezkoetan, Sara Korrika taldearekin ari den Murielle Miguelgorri ezpeletarra izan zen garaile.

Gizonezkoen proban, hasieratik aurrea hartu zuen laukote batek. Gerora garaile izanen zen Benoit Corirekin batera, Fernando Etxegarai eta Joseba Larralde beratarrak eta Arantzako Mikel Altzuri aitzindu ziren. Hurrenkera horretan helmugaratu ziren. Corik 42 minutu eta 13 segundo behar izan zituen, Etxegarai 43 minutu eta 8 segundo, Larraldek 43 minutu eta 14 segundo eta Altzurik 43 minutu eta 23 segundo. Bosgarren postua ere Ekaitzako bertze korrikalari batek lortu zuen, Asier Apezetxeak (45:04). Hamar lehenbizikoetan sartu ziren Agerra Mendi Taldeko Ibai Iturria beratarra (zazpigarren, 46:56) eta Sara Korrikako Pantxo Saint Martin (hamargarren, 47:54).

Ikusi gizonezkoen sailkapenak

Emakumezkoetan, Sara Korrika taldeko Murielle Miguelgorri ezpeletarra izan zen lasterketa burutzeko ordubete baino guttiago behar izan zuen korrikalari bakarra (59:54). Urkirolak taldeko Sabrina Doyenard izan zen bigarren (1:01:33) eta Marie Noelle Laugier hirugarren (1:02:17). Eskualdeko korrikalariei dagokienez, Berako Gure Txokoako Garbiñe Iguaran bederatzigarren izan zen (1:06:55), Manttaleko Itxaso Irigoien lesakarra hamahirugarren (1:09:16) eta Sara Korrikako Amaia Saint Martin hamaseigarren (1:10:29).

Ikusi emakumeen sailkapenak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun