Asteburu honetan hasi da denboraldia eskualdeko futbol nagusi gehienentzat. Garaipen bakarra lortu dute, Baztanek etxean eskuratutakoa. Beti Gaztek eta Aurrerak berdindu egin zuten Lesakan eta Leitzan jokatutako partidetan eta Doneztebek, joan den asteburuan etxetik kanpo irabazi ondotik, oraingoan galdu egin du etxean.
Asteburuko emaitzak
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Beti Gazte 1 (Ander Maia) – Usurbil 1
Nafarroako Preferente mailan
Baztan 2 (Lizartza eta Urrutia) – AD San Juan 0
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Aurrera 1 (Joseba) – UCD Burlades 1
Doneztebe 1 (Irail Zestau) – CD Etxarri Aranaz 2
Nafarroako kadeteen lehen mailan
Baztan 1 (Elur Meoki) – Iruña 3