Joan den astean denboraldi berriari ekin zioten eskualdeko futbol talde nagusi gehienek. Asteburu honetan, Berako Gure Txokoa ere hasiko da Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan eta jubenil eta kadete mailako taldeak ere hasiko dira lehian.
Asteburuko partidak
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Ostadar - Beti Gazte, igandean 10:30ean Lasarte Oriako Michelin zelaian.
Nafarroako Preferente mailan
Beti Kozkor – Baztan, larunbatean 16:00etan Lekunberrin.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Gure Txokoa – Mariño, igandean 16:30ean Berako Matzadan.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Ultzama KE – Aurrera, igandean 11:00etan Sarrigurenen.
Doneztebe - Beti Kozkor, ortzegunean 20:30ean jokatzekoa zuten Donezteben.
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan
Beti Gazte – Hernani, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.
Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
Hondarribia – Gure Txokoa, larunbatean 16:00etan Hondarribiako Ondartzan.
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Aurrera – Beti Kozkor, larunbatean 18:00etan Leitzako Arkiskilen.
CD Itaroa Huarte A – Doneztebe, igandean 17:00etan Uharteko Aretan.
Baztan – Beti Onak B, larunbatean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Dunboa Eguzki – Gure Txokoa, larunbatean 10:30ean Irungo San Jose Obrero zelaian.
Hondarribia B – Beti Gazte, larunbatean 11:00etan Hondarribiako Ondartzan.
Nafarroako kadeteen lehen mailan
CF Beriain – Baztan, larunbatean 19:00etan Beriainen.
Nafarroako kadeteen bigarren mailan
Doneztebe – CD Inter de Pamplona, larunbatean 12:00etan Donezteben.