Asteburu honetan hasiko da denboraldia eskualdeko futbol nagusientzat. Bi salbuespenekin: Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan ariko den Berako Gure Txokoa hurrengo asteburuan hasiko da eta Nafarroako Erregionaleko lehen mailan, Doneztebe Futbol Taldeak joan den astean jokatu zuen lehen partida eta etxetik kanpo irabazi egin zion Mendillorriri, 1 eta 2, Jaime Sein eta Dani Garciaren golekin.
Asteburu honetako partida guziak etxean jokatuko dituzte eskualdeko taldeek.
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Beti Gazte – Usurbil, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.
Nafarroako Preferente mailan
Baztan – AD San Juan, larunbatean 17:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Aurrera – UCD Burlades, larunbatean 17:30ean Leitzako Arkiskilen.
Doneztebe – CD Etxarri Aranaz, igandean 17:00etan Donezteben.