Sarako Besten Komiteak bortz eguneko bestak antolatu ditu aurten ere. Buruilaren 13tik 17ra besta bikainak izanen dituzte Saran. Larunbat arratsaldean, Sara Korrika 12 kilometroko lasterkaldia izanen da.
Larunbata, buruilak 13
• 09:00etatik 19:00etara Ball-Trap (plater tiroketa) Plaziden-bordan.
• 17:00etan Sara Korrika (12 kilometro).
• 21:30ean Perkusioak Batakouma taldearekin.
• 23:00etan Kontzertua Le Catcheur, La p… et le Dealer taldearekin.
• 00:00etan dantzaldia Koloka taldearekin.
Gau guzian, karrikak animatuko dituzte Iparraldeko Gaiteroek eta txarangak.
Igandea, buruilak 14
• 10:00etan Meza Nagusia Urruñarrak klikarekin. Itzulin itzuli Mariñelak Tanborradarekin. Gaiteroak
• 10:30ean Luzean errebotean.
• 16:30ean karrikan ibilaldia. Joaldunak. Ahate Jokoa. Euskal kirolak.
• 19:00etan Aperitifa Sarako Kantariak-ekin.
• 22:00etan kantaldia Amaia Riouspeyrousekin.
• 23:30ean suzko zezena.
• 23:45ean dantzaldia Trakets taldearekin. Txarangaita karriketan.
Astelehena, buruilak 15
• Goizean itzulin itzuli gaitero eta txistulariekin.
• 10:30ean luzean errebotean.
• 13:30ean zikiro jatea Olhain ikastolak antolatua eta oihal etxeak aterpeturik.
• 16:30ean Jokoak plazan: Sara-Amotz.
• 17:00etan esku huska trinketean, esku pilota txapelketako finalerdiak: Sebastien Gonzalez eta Bixintxo Bilbao-Sebasten Sorhuet eta Paskal De Ezkurra. Olivier Larretxea eta Battit Ducassou-Ximun eta Laurent Lambert.
• 18:30ean euskal dantzak Zazpiak Bat taldearekin.
• 20:00etan aperitifa trikitilariekin eta Saranga taldearekin.
• 22:00etan kantaldia Hiru Soinu taldearekin.
• 23:00etan dantzaldia Gaubela taldearekin. Gau guzian Xaranga.
Asteartea, buruilak 16
• Goizean itzulin itzuli gaitero eta txistulariekin.
• 09:00etan hasi eta egun osoz trinketean Pasakako Lagunak Tour.
• 10:30ean luzean errebotean.
• 17:30ean Joko Garbi errebotean. Lehenik pilota eskolako haurrak, gero helduak.
• 19:00etan Mutxikoak Kuxkuxtu txarangarekin.
• 20:00etan Gaztetxean Fluo Gaua.
• 20:30ean aperififa trikitilariekin.
• 22:00etan dantzaldia Samain taldearekin. Gau guzian Kuxkuxtu karrikak animatzen.
Asteazkena, buruilak 17
• Goizean itzulin itzuli gaitero eta txistulariekin.
• 09:00etan Sarako Azienda prima Trinketeko zabaldeian.
• 10:30ean puzgarriak haurrentzat plazan.
• 10:30ean Xoko txapelketaren errebantxa trinketean. Ondotik, Xoko desafioa.
• 17:00etan esku huska plazan, Euskal Herriko bestetako esku pilota txapelketako finala.
• 18:00etan esku huska trinketean, esku pilota txapelketako finala. Trinketean eta plazan bertsulariak: Eneritz Zabaleta, Odei Barroso, Xumai Murua. Gai emaile: Karlos Aizpurua. Zozketa.
• 19:30ean aperitifa Erramun Martikorena eta Mikel Markezekin.
• 22:00etan dantzaldia Kiki Bordatxorekin.
• 23:30ean suzirien tirokada.
• 00:30ean dantzaldia Joselu Anaiak.
• Gau guzian Los Incognitos karrikak animatzen.