Don Julioren arrastoa izenburupean egiten ari diren Julio Caro Barojaren mendeurreneko ospakizunen baitan, bi hitzaldi antolatu dituzte Beran. Irailaren 19an Julio Caro Baroja: gizona, zientifikoa, euskalduna solasaldia eskainiko du Jose Antonio Azpiazuk 19:30ean Beralandetan euskaraz.
Irailaren 26an, toki eta ordu berean, La aportación de Julio Caro Baroja a la etnografía vasca hitzaldia emanen du Aranzadi Zientzia Elkarteko Fermin Leizaolak gazteleraz.
Zugarramurdin ere
Beran ez ezik, Zugarramurdin ere hitzaldiak, erakusketak eta antzezoenak ere izanen dituzte.
Irailaren 16tik 30era Navarra intensa erakusketa ikusgai izanen da Sorginen Museoan.
Irailaren 20ean Sorgin haizeak-Akelarrea izeneko ikuskizuna (antzerkia, koreografia eta musika) eskainiko da lezean arratsaldeko 8etan, Zugarramurdiko antzerki taldeak eta Berako abesbatzak eskainirik. Horretaz gain, (5 euroko sarrera berarekin) zikiro erretze erakusketa, eta zikiro dastaketa bat izanen dira. Gogoratu behar da Zugarramurdira joateko autobusa ere antolatu dutela Beratik.
Ondoko larunbatean, irailak 27, arrtsaldeko 5etan Museoan, Barojatarren sorginak hitzaldia eskainiko dute Juainas Paul eta Koro Irazokik.