Herriko kirol taldeak laguntzeko txartela atera du Doneztebeko Avia gasolindegiak

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 9a

Doneztebeko gasolindegiak Erreka eta Doneztebe FT kirol elkarteak lagunduko ditu. Utzitako argazkia

Kontsumitzen denaren %1a Erreka edo Doneztebe FTrentzat izanen da

Doneztebeko Avia Gasolindegiak, herriko kirol elkarteak laguntzeko asmoz, Club Avia-Erreka eta Club Avia-Doneztebe F.T. txartelak plazaratu ditu.

Doneztebeko Avia Gasolindegiak, herriko kirol elkarteak laguntzeko asmoz, Club Avia-Erreka eta Club Avia-Doneztebe F.T. txartelak plazaratu ditu.

Akordio honi esker, Erreka Kirol Elkarteko eta Doneztebe Futbol Taldeko bazkideek txartel berezi bat lor dezakete. Avia txartel arruntarekin %2ko deskontua lortzen da erregaian, eta %5ekoa dendan. Baina ordaintzerakoan Club Avia-Erreka edo Club Avia-Doneztebe F.T. txartela pasatzen denean, aplikatzen den deskontua %3koa eta %6koa izanen da hurrenez hurren; honela, erabiltzaileak jasoko duen deskontua txartel arruntarekin lortzen den bera izanen da, baina %1a bere taldearetzat izanen da (Erreka Kirol Elkartea edo Doneztebe Futbol taldea).

Txartela lortzeko inprimaki bat bete eta AVIA-Doneztebe Gasolindegian entregatu behar da, horrela deskontuak lortu ahalko dira eta, bide batez, norbere kirol elkarte kuttunari lagundu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun