Baztan-Errekako gazteen laxoa txapelketako finala irailaren 13an, larunbat arratsaldeko 5etan hasita jokatuko dute Oiz A eta Arraioz A taldeek Oizko plazan. Lehenbiziko fasean beraien multzoetako buru izan ziren bi taldeak eta finalerdietan, iaz txapeldun izan zen Doneztebe A eta Doneztebe B kanporatu dituzte.
Bi finalerdiak gogorrak izan dira. Joanekoan, Doneztebe Bk 9-7 irabazi zion Arraioz Ari eta itzulerakoan emaitza berbera errepikatu zen, baina oraingoan baztandarren alde. Hortaz, luzapena jokatu behar izanzuten eta Arraioz Ak 3-2 irabazi zion Doneztebe Bri, finalerako txartela eskuratuz.
Bertze finalerdian, Donezteben, etxeko Doneztebe A taldeak 5-9 galdu zuen Oizen kontra. Bazirudien Oizek erraz eskuratuko zuela etxean finalerako txartela, baina 7-9 galdu zuen. Halere, etxean finala jokatzeko eskubidea irabazi zuen.
Hortaz, finalean Oiz A (Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias, Zorion Zelaieta eta Jon Oiartzabal) eta Arraioz A (Eki Etxandi, Josu Etxandi, Urki Etxandi eta Mikel Organbide) izanen dira aurrez aurre.