Marianne Aya Omac kantariak kontzertua eskainiko du irailaren 12an, ortziral arratsaldeko 7:30etik aitzinera Senpereko Jondoni Petri elizan, 19:30ean. Joan Baez artista ospetsuarekin elkarlan frango egin izan du Aya Omacek.
Bederatzi urte bertzerik ez zituelarik hasi zen musika jotzenMarianne Aya Omac: bortz urtez pianoa ikasi zuen eta geroago gitarra. 18 urtetan Mexikorat joan zen bizitzerat eta hantxe landu zituen bere lehen sorkuntzak. 2005ean Choeur de Buèges taldea sortu eta zuzendu zuen. Hiru urte geroago lehen diska plazaratu zuen, 2011n Solo deitzen den bigarren bilduma grabatu zuen Joan Baezekin. Elkarrekin 40 bat kontzertu eskaini dituzte munduan barna. 2013az geroz, Vaya Con Dios talde belgikarrarekin dabil. Tarteka bakarrik agertzen da eta molde hortan kantaldia eskainiko du Senperen. Sartzea 12 eurotan finkatu dute eta urririk izanen da 12 urtetik beheitikoentzat.