Eskualdeko 1.168 lagun zeuden lanik gabe abuztu hondarrean

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 8a

Uztailean baino 3 gehiago dira

1.168 lagun zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak abuztu hondarrean, uztailean baino 3 gehiago. Nafarroa osoan %1,17 jautsi da langabetu kopurua, baina eskualdean %0,26 igo da, azken urte erdiko beheranzko joera geldituz.

1.168 lagun zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak abuztu hondarrean, uztailean baino 3 gehiago. Nafarroa osoan %1,17 jautsi da langabetu kopurua, baina eskualdean %0,26 igo da, azken urte erdiko beheranzko joera geldituz.

Abuztuan 534 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, horietatik 48 bakarrik mugagabeak. Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 537 lagun daude langabezian, uztailean baino 19 gehiago. Aldiz, adin tarte horretako emakumeen artean 534 langabetu daude, uztailean baino 9 guttiago. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean 7 lagun guttiago daude langabezian, 57 langabetu. Adin tarte horretako emakumeen artean uztaileko kopuru bera dago lanik gabe, 40 emakume denera.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta abuztuan 5 langabetu gehiago dauzka, 756tik 761 langabetura pasatuz. Industria arloan 2 langabetu gehiago daude, 195 denera. Eraikuntzan langabetu bat guttiago dago, 125 guzira. Nekazaritzan bi lagun gehiago daude langabezian, 21 lagun, baina aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 66 lagun daude langabezian, uztailean baino 5 guttiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun