Bertso eskoletan izen emateko aukera zabaldu du Bertsozale Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2014ko irailaren 10a

Lesakako bertso eskolako haur eta helduak, Bardoak finalean kantari. Artxiboko argazkia

Gutxienez lau ikasle beharko dira taldeak osatzeko

Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertso eskoletan izen emateko aukera zabaldu du. Gutxienez lau ikasle beharko dira taldea osatzeko eta hiruhileko bakoitzeko 20 euro kobratuko dira. Eguna eta ordua izena ematen dutenen artean adostuko dira.

Haurrei dagokienez, izen emateko nafarroa@bertsozale.com edo estiarozena@hotmail.com helbide elektronikoetara idatzi edo 618 963011 eta 948 143747 telefonoetara dei dezakete. Helduak eta gaztetxoak bertso eskolan izena emateko interesatuak badaude Bertsozale Elkartera deitu edo idaz dezakete (948143747 edo nafarroa@bertsozale.com)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun