Julen San Miguel doneztebarrak lortu du buruz buruko erremonte txapelketa

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 8a

Julen San Miguel txapela jantzi ondotik, Hondarribiako arraunlariekin. Maialen Andres

Irailaren 6ko finalean 19-30 irabazi zion Urrizari, uste baino errazago

Hirugarren finalean bai. Buruz buruko erremonteko txapela lortu du Julen San Miguel doneztebarrak, finalean Javier Urrizari 19-30 irabazita eta bere betiko ametsa betez. Duela lau urte, lehen finalean Ezkurraren kontra galdu zuen eta iaz Urriza beraren kontra erori zen. Aurten, errebantxa hartu eta uste baino errazago nagusitu zen.

Hirugarren finalean bai. Buruz buruko erremonteko txapela lortu du Julen San Miguel doneztebarrak, finalean Javier Urrizari 19-30 irabazita eta bere betiko ametsa betez. Duela lau urte, lehen finalean Ezkurraren kontra galdu zuen eta iaz Urriza beraren kontra erori zen. Aurten, errebantxa hartu eta uste baino errazago nagusitu zen.

San Miguelek eta Urrizak elkarren kontra jokatuak zituzten lau partidak Iruñekoak irabaziak zituenez, dirua Urrizaren alde atera zen, baina oraingoan katedrak ez zuen asmatu. Doneztebekoak sasoi punttu onean dagoela nabarmendu zuen berriz ere eta Urrizak ere, azken aldian bezala, ez zuen bere mailarik onena eskaini. Bi erremontelariek garbi zuten bere plana: San Miguelek sakearekin dominatu nahi zuen eta, ahal zela, piloteo luzerik gabe jokatu. Urrizak, alderantziz, tantoak luzatu nahi zituen.

0-3 eta 1-6 aitzinetik jarri zen San Miguel, bere sakeari esker. 4-7ra hurhildu zen Urriza, baina berriz ere 4-12ra joan zen Doneztebekoa. Dozena horretatik erdia sakez eginak zituen San Miguelek eta Urrizak ez zekien nola jarri. 8-13ra hurbildu zen berriz ere aurrelaria baina hurrengo zortziak Julenek egin zituen berriz (8-21). Hamahiru tantuko alde hori izan zen handiena, baina kasik bukaera arte mantendu zen (14-27). Urrizak ez zuen errenditu nahi eta bortz tantu segidan egin zituen (19-27), baima azken hiruak Doneztebekoaren alde erori ziren.

San Miguelek 12 tantu egin zituen sakearekin eta bertze horrenbertze piloteoan. Bortz hutsegite egin zituen. Urrizak 4 tantu egin zituen sakez, baita falta bat ere. Piloteoan 10 tantu egin zituen eta honek ere 5 huts egin zituen.

 

«Betetako ametsa»

Julen San Miguel zoriotsu zegoen finala akitutakoan. «Txapela irabaztea ametsa betetzea da neretzat. Aspalditik nengoen txapelaren bila eta lortu dut. Bi final galdu ondotik, hirugarrenean lortu dut». Doneztebarrarentzat sakean egon zen kakoa: «Hagitz garrantzitsua izan da, min handia egin diot eta banekien horrela ez genuela piloteo luzerik eginen, nere mesederako». Ongi hasteak ere mesede egin ziola uste zuen, «oso lasai ailegatu naiz, presiorik gabe. Aurreko bi finaletan urduri nengoen, baina oraingoan ez eta hasierako abantailarekin konfidantza hart dut».

Urrizak ez zuen bere jokurik onena egin, baina hori bere meritua izan zela uste zuen San Miguelek, sakearen bitartez dominatu baitzuen. Hurbilekoei eskaini die txapela, "Doneztebe eta Errezilgo familiari eta baita beti hurbilean ditudan lagunei ere».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun