Miguel Angel Etxeberria garaile 3. mailako txapelketan

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 4a

Indakotxearekin batera bigarren mailan ariko da hurrengo urtean

Ezkurrako besten barne, abuztuaren 17an jokatu zen Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketaren finala. Bortz aizkolari aritu ziren lehian eta 45 ontzako bi enbor eta bertze bi kanaerdiko ebaki behar izan zituzten. 
 
Hirugarren enborrera arte aizkolariak nahiko berdinduak ibili ziren baina hortik aitzinera Bein­tza-Labaiengo Etxe­be­rria nagusituz joan zen eta bera izan zen lan guz­tiak osatzen biz­korrena. Bigarren sail­katua Zubietako Mikel Indakotxea izan zen, hirugarren Ziga­ko Joxean Etxeberria gelditu zen, Arostegiko Oier­ Kañamares laugarren sail­katu zen eta Beintza-Labaiengo Pello Telle­txea bosgarren.
 
Miguel Angel Etxe­berria eta Mikel Indako­txea lehen bi sailkatuak­ heldu den urtean biga­rren mailan ariko dira.
 
SAILKAPENA
 
1. Miguel Angel ETXEBERRIA (Beintza Labaien)
2. Mikel INDAKOTXEA (Zubieta)
3. Joxean ETXEBERRIA (Ziga)
4. Oier KAÑAMARES (Arostegu)
5. Pello TELLETXEA (Beintza Labaien)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun