Uztailaren 30ean hasi zen Baztan-Errekako gazteen laxoa txapelketa. Zortzi talde ari dira lehian, iaz baino 3 gehiago, bi multzotan banatuak. Doneztebek hiru talde aurkeztu ditu, Arraioz eta Oizek bina eta Iruritak bakarra. Multzo bakoitzeko bi lehenbizikoek finalerdiak jokatzekoak zituzten abuztuaren 30ean eta irailaren 6an eta finala irailaren 13an, 17:30etik aitzinera jokatuko dute Oizko plazan. Finalerdi eta finaleko partidak 9 jokora izanen dira.