Amotzen ondotik Ibarrunek hartuko du besten lekukoa

Franck DOLOSOR 2014ko irailaren 4a

Franck DOLOSOR

Giro ezin hobean ospatu ziren Amotzeko bestak eta orain bestazaleak Ibarrungo Mikelien beha daude, aurten Senperen ospatuko diren auzoetako azken bestak, hain zuzen. Irailaren 26an ortziralarekin xerri ttiki jatea eginen dute Bidekoa taldea­ren­ konpainiarekin. Gatibu, Trikizio eta Arrantzaleak taldeak ere entzun ahal izanen dira asteburuan. Astelehenean, gazteek mozorroak aterako dituzte eta aur­ten­­go gaia disco giroa da, hasi beraz 80. hamarkadako jantziak pres­ta­tzen­... 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun