Marianne Aya Omac kantariak kantaldia eskainiko du elizan

Franck DOLOSOR 2014ko irailaren 4a

Marianne Aya Omac kantariak kontzertua eskainiko du irailaren 12an Jondoni Petri elizan, 19:30ean. Joan Baez artista ospetsuarekin elkar­lan frango egin izan du Aya Omacek. 9 urte ber­tzerik ez zituelarik hasi zen musika jotzen: bortz urtez pianoa ikasi zuen eta geroago gitarra. 18 urtetan Mexikorat joan zen bizitzerat eta han­txe landu zituen bere le­hen sor­kuntzak. 2005ean Choeur de Buèges taldea sortu eta zuzendu zuen. Hiru urte geroago lehen diska plazaratu zuen, 2011n Solo deitzen den bigarren bilduma grabatu zuen Joan Baez­ekin. Elka­rrekin 40 bat kontzertu eskaini dituzte munduan barna. 2013az geroz, Vaya Con Dios talde belgikarrarekin dabil. Tarteka bakarrik ager­tzen da eta molde hortan kantaldia eskainiko du Senperen. Sartzea 12 eurotan finkatu dute eta urririk iza­nen da 12 urtetik beheitikoentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun