Giro eta umore ederrean joan dira abuztuko bestak

Arantxa ITURRALDE 2014ko irailaren 4a

Lau egunez herritar guztiek izan dute gozatzeko aukera. Arantxa ITURRALDE

Orain urriruko zitari begira daude herritarrak

Tarteka euriari aurre egin behar izan zitzaion arren, umore onez eta gogotsu pasatu zituzten herritarrek abuztuko lehenengo asteburuan bes­tak.  
 
Ostiralarekin botatako altxaferoarekin hasi ziren eta lau egunez haur, gazte nahiz helduek izan zuten bestarako tartea. Egitarauaren barne puzgarriak, herri kirolak, dantzaldiak, plater tiroketa eta txapelketak, tortilla eta postre lehiaketa... izan ziren. Aizkora saioek ere ez zuten hu­tsik egin. Larunbatean, esaterako, Larretxea aita-semeak nagusitu ziren Olasagasti eta Erasunen kontra. Eta astelehenarekin herritarrak aritu ziren aizkoran, Etxe­berria anaiak, Jon eta Jazinto, eta Joxe Mari eta Pello. Orain, berriz, urriruko hitzordua noiz eto­rri esperoan­ daude he­rritarrak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun