Festetako azken egunean Erasun eta Palaxio, Mindegia eta Titoren kontra ariko dira aizkoran

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 4a

Aizkoraz gozatzeko aukeraz gain, dantzarako tartea ere izanen dute eratsundarrek festetan. Artxiboko argazkiak

Hondar egunean pilota partidak ere jokatuko dira

Ostiral honetan hasiko dituzte Eratsunen Lokariko Amabirjinaren omenez ospatzen dituzten festak. Igandera bitarte, musika, kirola, otordu eta bestelako ekitaldi ugari prestatu dituzte.
 
OSTIRALA, IRAILAK 5
• 18:00etan festei hasiera emanen dieten suziriak.
• Jarraian, etxez etxe  trikitilariekin.
• 21:00etan ohiko Baztan Zopak.
• Arratsaldez eta gauez  dantzaldia  izanen da Elizagoien Ahizpak trikitilariekin.
 
LARUNBATA, IRAILAK 6
• 11:00etatik aurrera txistulariak ibiliko dira herrian.
• 12:00etan herriko mus txapelketa. Bikote txapeldunak bildots bana jasoko du, biga­rrenak bina txuleta eta bina botil ardo eta hirugarrenak bina txuleta.
• 14:00etan herri bazkaria Bankako abeslariek eta trikitilariek alaitua.
• 18:30ean  dantzarien saioa.
 • Arratsaldez  eta gauez dantzaldia izanen da Dantzadi  taldearekin.
 
IGANDEA, IRAILAK 7
• 11:00etatik aurrera txistulariak herrian barna ibiliko dira.
• Goizez eta arratsaldez haurrendako puzga­rriak izanen dira.
• 12:00etan paella lehiaketa eginen da eta ondoren, dastatzeko aukera izanen da sagardoarekin.
• 18:00etan pilota partidak jokatuko dira.
• Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da trikitilariekin.
 
ASTELEHENA, IRAILAK 8
• 11:00etatik aurrera txistulariak herrian barna ibiliko dira.
• 12:00etan Meza Nagusia Lokariko Amabirjinaren ohorez.
• 13:00etan aizkora apustua: Ander Erasun eta Palaxio, Mindegia eta Titoren kontra ariko dira.
• 18:00etan pilota partidak.
• Arratsaldez dantzaldia izanen da Eliza­goien Ahizpak trikitilariekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun