Antzinako estiloan arbola botaz agurtu dituzte herritarrek festak

Fermin ETXEKOLONEA 2014ko irailaren 4a

Festa herrikoiak eta parte-hartzaileak izan dira aurtengoak ere. Izaskun ZUBIALDE

Eguraldiak zalantza bat edo beste sortu ­arren, arbola altxatu eta bota arte ederki joan ziren festak. Azken urteotan be­zala, herrikoiak eta par­te-hartzaileak izan dira, eta eskertzekoa da parte hartu izana.
 
Larunbatarekin jokatu zen mus txapelketan, 18 bikotek parte hartu zuten eta Gorka Fuentes eta Lorentxo Santesteban izan ziren txapeldun. Bigarren Martuzeneko Jabier eta Maxux gelditu ziren eta hiruga­rren Leire eta Nerea Baz­te­rrika ahiz­pak. Egun berean egin zen tortilla lehia­ketan 13 partaide aritu ziren eta Lino Elizalde eta bere taldea izan zen txa­pel­dun; bigarren Luismi Lameirhi­nas eta bere taldea gelditu zen eta hirugarren Fausti Juanikorena. Halere, guz­tiei oso onak atera zitzaizkien eta aski berendu goxoa egin zen tortillekin.
 
Gurasoek antolatutako haurren eguna ere ederki atera zen. Hau­rren bazkarian 84 neska­-mutiko bildu ziren eta 30 guraso ondotik. Egun berean, plater tiroketa txapelketa jokatu zen eta Patxi Aldabe nagusitu zen; bere ondotik Jose­txo Santesteban. 
 
Azken eguneko herri baz­karian 40 lagun bildu ziren eta giro polita sortu zen Beñat Gaztelumendi eta Uxue Alberdi bertsolariekin.
 
Gazteek ere izan dute festen antolakuntzan tokia. Larunbat gauean, adibidez, afaria antolatu zuten plazan. Horrez gain, pilota txapelketak ere bai. Pala txapelketa mistoaren finala festetan jokatu zen. Oinatz eta Ainhoaren ordez, Imanol eta Olatz aritu ziren eta hauek irabazi zieten Beñat eta Mikeleri. Esku pilotan, berriz, Gorka eta Ima­­nolek irabazi zuten, Be­ñat eta Mikelen aurka­.
 
Eta hala, aizkora eta arpanarekin, estilo zaha­rrean arbola bota­z agurtu zituzten herritarrek festak. Pedro Santeste­ban, Joxe Antonio Loiar­te eta Markos Juanikore­na arduratu ziren hortaz.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun