Bezperan haurren kros herrikoia egin zen eta gazteek izan zuten suziria botatzeko ardura. Ondoren tortilla lehiaketa eta dastaketa eta Bixenterekin dantzaldia izan ziren. Uztailaren 25ean, goizez dantzariak eta gosari txikia eta arratsaldean herri proba izan zen. Astoa batetik, hiru gazte bestetik, 150 kiloko zamari tiraka aritu ziren eta astoa nagusitu zen. Arratsaldez eta gauez Agerralderekin dantzaldia izan zen. Larunbatean, haurraren eguna izan zen puzgarriak, mus txapelketa eta serwayak eta herri berendua egin ziren. Gauez Aierrik taldearekin musika izan zen. Igandean, goizez toka eta arratsaldez zikiro jatea egin ziren eta segidan Salaberrik giro bikaina jarri zuen. Eskerrak eman behar zaizkie opariak eman dituzten komertzio, ostatu eta enpresei eta baita borondatez lanean aritu diren guztiei ere.