Judo eta trikitixa ikastaroak

Arkaitz MINDEGIA 2014ko irailaren 4a

Modesto ORDOKI

Udakoak akitu eta neguko ikastaroak prestatzen hasiak dira dagoeneko. Irai­laren 10ean Kenpo Kai ikastaroa hasiko da eta norbaitek apuntatu nahi badu  686 557758ra deitu eta Modestok azalduko dizkio ordutegiak. Joan den ikasturtean paratu zuten martxan kirol hau herrian eta lehenbiziko denboraldiaren balorazio ona egin dute, bi gerriko berri lortu baitituzte partehartzaileek eta orokorrean Nafarroako Txapelketan ere maila ona eman dutelako. Bertze aldetik, urtero bezala, urrian hasi eta maiatzera bitarte Mendaur trikitixa eskolak trikitixa eta pandereta ikastaroak emanen ditu. Apuntatu nahi duenak 646 298568 telefonora deitu beharko du irailaren 19a baino lehen. Hemengo ikasleak ere uda guzian lan polita egin dute inguruko herriko bestetan. Ituren, Sunbilla, Zubieta, Oronoz-Mugairi eta Legasako bestetan emanaldi politak eskaini baitituzte. Eta orain Urroz eta Aurtizko bestetarako prestatzen hasiko dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun